|
BERTSO ESKOLAK |
|
"...entrenatzeak ez dik balio
sehaskatik ez badator "
Berezkoa eta ikasitakoaren arteko eztabaida luzea bezain antzua da bertsolaritzan. Bertsolari izatera iritsi den edonork berezkoa duela baitiogu eta iristen ez denari berezkorik eza leporatu. Berezko ala ikasitakoa, gaur eguneko bertsolari gazte gehienak bertso eskoletan aritu izan dira.
Bertso eskolen sorrera |
|
|
1974 urtean egin zen lehen bertso eskola sortzeko bilera. Aretxabaletan Patxi Goikolea, Xanti Iparragirre eta Joanito Akixu, kooperatibetako langileak hirurak, sortu zuten bertso eskolara 125 ume hurbildu zen. Eskola honetakoak dira: Sarasua anaiak, Danel Goikolea, Arantzazu Loidi, Jon Iñaki Izarzelaia… Garai berean Joanito Dorronsoro ere Zumaian sortu zuen beste bertso eskola bat. Hastapenetan, Xabier Amurizaren laguntza eta ekarpenak oso baliagarriak gertatu ziren.
Bertso eskolen zeregina |
|
|
Besteen artean hauek dira bertso eskolak bete ditzakeen funtzioak:
- Bertsolaritza indartu eta iraunarazi.
- Bertsozaletasuna zabaldu.
- Bertsolari, gai jartzaile eta bertso epaileak sortu
Bertso eskolak bere zeregina burutu dezan arduradunak behar dira, antolatzaileak, ikasleak eta irakasleak. Bertso eskoletako arlo didaktikoa betetzeko ezinbestekoa izan da Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale elkarteak sortutako materiala eta bibliografia.(lotura). Era berean, bertso eskolen arteko kohesio, harremanak eta ardurak dituzten Jon Lopategi, Mikel Mendizabal, Jose Luis Basterretxea "Altzalei" , Aitor Sarasua, Carlos Aizpurua eta abarren lana eskertzeko eta txalotzekoa da.
Bertso eskolak |
|
Gaur egun 100 bertso bat eskola dira Euskal Herri osoan. Guztira 800 inguru ikasle biltzen dituztenak.
www.argia.com
|