Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

LITERATURA Bertsolaritza BERTSO PAPERAK


Zer da bertsoa?
Historia
Bertso saioak
Bertsolarien
lanak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak
Bertso paperak
Bertso eskolak
Bertsozale Elkartea
Bibliografia

BERTSO PAPERAK

    Iztuetak dioenez, XVIII. mendeko bukaera aldera, bertso paperak zabaltzen ziren gehienbat pilotarien balentrien berri emateko. Geroago, bertso paperek denetako gaiak jorratu dituzte: eguraldiak eragindako kalteak, erlijioa, maitasuna, gerra, ziri bertsoak... Garaiko Euskal Herriaren kronika eta historia bertso paperetan dela esan daiteke.
Arrakasta handia izan zuten. Jendeak erosi eta buruz ikasten zituen. Bertso paperek, bertsoari iraunkortasuna emateaz gain, bertsolarigaien eskola izan ziren eta molde nahiz doinu berriak zabaltzen zituzten.

Gaur egun, Bertso paperek ez dute kronika asmorik eta betebeharrik. Gaur egungo gizartean beren tokia bilatu nahian dabiltza. Bertso paper asko idazten da eta lehiaketa asko antolatu, alabaina, bertso paperek ez dute hedapen handirik.
Dena den, bertso paperari gune berriak zabaltzeko ahaleginak izan dira: Amuriza, Sarasua anaiek, Egañak, Iturriaga eta Elortza, ... musikarekin bat egin eta diskoak ere plazaratu dituzte. Bertsozale elkarteak produzitzen duen Hitzetik hortzera asteroko bertso programan bertso paperek badute lekua.

Euskal Herri osora zabaldu ez diren ahaleginak egin izan dira: Santutxuko bertso eskolak , Bertsotx izeneko orritxoak; Zenbait herritan jai jakinen gainean egindako ahalegin bakanak,...