Bertso saioak
Bi bertsolari nahikoak dira bertso saio bat egiteko. Garai batean bertsolariak bertsotan erasotzen zioten elkarri okasioa ikusten zutenean. Bat-batean sortzen zen saioa, aurreko asmorik gabe. Behin, Pello Errota bertsotan ari zela Txirrita azaldu zen entzutera. Pellok ikusi eta bertso bat bota zion, baita Txirritak erantzun ere.
Pello Errota
Ari naizela, ari naizela
hor ikusten det Txirrita.
Eta zein ez da harrituko gaur
gizon hori ikusita?
Dudarik gabe egina dio
andregaiari bisita:
oso dotore etorri zaigu
bi alkandora jantzita.
|
Txirrita
Hauxen da lotsa eman didana
gizon artera sartuta,
edozer gauza esaten degu
edan tantokin poztuta.
Bi alkandora ekarri ditut
bat eraztia ahaztuta.
Pellok bi nola jantziko ditu,
bat besterikan ez du-ta.
|
Bertsolari desafioak ugariak izan ziren garai batean. Gaur egun, ordea, honako bertso saio mota hauek nagusitzen dira:
Lagunartekoak: Bertso-afari, bertso-bazkari,… Otordu baten inguruan egiten diren saioak. Bertsolariek librean jardun dezakete, beraiek gaia sortuz, inguruan entzun eta ikusitakotik.Hau da gehien egiten den bertso saio mota.
Plaza libreko saioak: 2-3 bertsolariren jardunak dira, librean, plazan, jaietan.
Jaialdiak: 4 bertsolari edo gehiagok hartzen du parte. Gai-jartzaile batek gaiak prestatu eta zein bertsolarik kantatuko duen izendatu. Berak darama saioaren gidaritza.
Ekitaldipekoak: Egitarau baten barruan egiten diren bertso saioak: omenaldiak, ezkontzak,…
Beste: Bertsogintzak egunetik egunera berritzen ari den seinale dira bertso saio mota hauek. Kopuruz ugariak ez badira ere bertsoaren gaurkotasuna erakusten dute: bertso-tramak, saio musikatuak, esperimentalak, didaktikoak, bertso jarriekin egindako saioak…
1999. urtean 1113 bertso saioren berri izan zuen Bertsozale Elkarteko Xenpelar Dokumentazio zentroak.
Lagun
artekoak |
Plaza
libreak |
Jaial-
diak |
Ekitaldi-
pekoak |
Bereziak |
Txapel-
ketak |
Sari-
ketak |
Didakti-
koak |
Hitzal-
diak |
Gaine-
rakoak |
Guztira |
309 |
242 |
188 |
88 |
123 |
59 |
32 |
27 |
19 |
26 |
1113 |
|