Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

LITERATURA Bertsolaritza HISTORIA


Zer da bertsoa?
Historia
Bertso saioak
Bertsolarien
lanak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak
Bertso paperak
Bertso eskolak
Bertsozale Elkartea
Bibliografia

    HISTORIA

   Bertsolaritzaren hastapenak ezin dira historian kokatu. Ahozko literatura ez baitzen idazkietan azaltzen. 2000ko urtarrilaren 29an Bertsozale elkarteak antolatutako Bertso Eguneko leloa 455. Jalgi hadi plazara izan zen. Bertsolaritza idatzia B. Etxepareren liburuarekin hasi zela-eta. "Lingua vasconun primitiae" (1545).

   Hala ere, badugu "historia aurreko" zenbait bertso; Lasturko Miliaren heriotzari bere ahizpak bat-batean jarriak, kasu. Ahotik ahora iraun zuten folklore biltzaileek papereratu zituzten arte. Gaur egun edonork irakur ditzake.

   Bat-bateko bertsogintzaren historia 1800. urtean kokatzen dugu: Beñat Mardo eta Fernando "Amezketarra"ren garaia da. Eskolatu gabeko bertsolari hauek desafiozaleak dira. Karlisten bi gerrateen artean (1839-1876) Bertso paperak sortu ziren. Hizkuntza landuagoa eta doinu berriak plazaratu ziren. Garai honetakoak dira: Xenpelar, Bilintx, Iparragirre, Etxahun…1876tik Espainiako gerra zibilera doazen urteetan bertso paperek indar handia hartzen dute, lore jokoak antolatzen dira eta bertsolaritzaren azterketa teorikoari ekiten zaio (M. Lekuona)

   1935etik 1968ra bat-bateko bertsogintza indartu egiten da. Lehen txapelketak antolatzen dira. Bertsoak komunikabideetan (irratietan,…) badu tokia. Bertsolari batzuk: Basarri, Uztapide, Xalbador, Lasarte,…

   1968-1977 urteetako epean, bertsoak gizartean bizi zen gatazka islatu zuen. Arazo politiko eta sozialek toki handia hartzen dute bertsolarien jardunean. Bakarkako gaietan bertso jantziagoak eta sakonagoak sortzen dira: Lopategi, Azpillaga, Lazkao-txiki, Lazkano, Lizaso…

   1977tik aurrera. Jaialdiak ugaldu egiten dira. Bertso eskoletatik lehen bertsolariak sortzen dira: Sarasuatarrak, Euskitze,…Amurizaren ekarpenak mesede handia egiten dio bertsogintzari. Telebista, irrati, egunkarietan bertsoak badu bere lekua. Ikus-entzule kopuru handiak jarraitzen du bertsoa. Bertsoa garaiari egokitzen zaio; bai gai bai bertso saioen aldetik: bertso-tramak, bertso-jolasak,… Bertsolariak ikasketan aurrera egiten dute; 1997ko txapelketan azken fasera iritsi ziren 47 bertsolarietatik 26 unibertsitarioak ziren.