Volin, Vsevolod Mikhailovitx Eichenbaum
Errusiar anarkista (?, 1882 - Paris, 1945). 1905eko iraultzan parte hartu zuelako atxilo hartu eta Siberiara erbesteratu zuten, baina Frantziara ihes egitea lortu zuen (1907). Anarkista egin zen eta Gerraren kontrako nazioarteko komiteko burua izan zen 1913tik aurrera. 1917an Errusiara itzuli zen eta joera anarkista guztiak batzeko lanetan jardun zuen. 1920an boltxebikeek atxilotu zuten baina Europako sindikalista iraultzaileen ordezkarien eraginari esker aske utzi zuten. Alemaniara eta, geroago, Frantziara erbesteratu zen berriro. Iraultza ezezaguna, bere obra nagusiak, eragin handia izan zuen geroko anarkistengan, Espainiako gerra zibilean batez ere.
- Vojvodina
- volapük
- Volga
- Volgogrado
- Volhynia
- Volin, Vsevolod Mikhailovitx Eichenbaum
- Volkswagen AG
- Vologases
- Vologda
- Volonté, Gianmaria
- Volponi, Paolo