Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Volga

Errusiako ibaia, Europako ibairik luzeena. 3.690 km luze da, 1.380.000 km2 hartzen dituen arroan. Valdaiko goi-ordokian jaiotzen da (228 m), Kaliningo probintzian. Ibaiak ipar-ekialdera egiten du Ribinsk-eraino, hego-ekialdera Kazan inguruan Kama ibaiarekin bat egiteraino, eta hegoaldera ura Kaspiar Itsasoan, delta zabal batean, isurtzeraino. Kostroma, Gorki, Saratov, Volvogrado eta, deltan bertan, Astralan hirietatik igarotzen da. Oso gainbehera leuna du, eta geldoa da; nolanahi ere, ibilguaren goialdean ur-laster azkarra du. Neguko izotzak ibaiaren ur emaria murrizten du; udaberrian berriz asko hazten da, eta urtegien bidez erregulatzen dira ur emariaren gorabeherak. Volgaren adar askoren artean aipagarriak dira, ezkerraldetik, Kama, eta, eskuinaldetik, Oka ibaiak. Errusiako garraibide nagusietako bat da Volga, ontziz ibiltzeko egokia baita ia ibilbide osoan. Ubideek Itsaso Zuri, Baltiko, Itsaso Beltz eta Azov itsasoekin lotzen dute. Ibaiaren ibilbidean eraiki diren argietxeen artean Kuibishev eta Volvogradokoak dira aipagarrienak.