Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Volhynia

(Polonieraz, Wolyn; Errus. Volin). Sobietar Batasun ohiko lurraldea, gaurko Ukrainaren ipar-mendebalean, Bug eta Pripiat ibaien artean hedatzen dena. Gaur egun, administrazioari dagokionez, hiru eskualdetan banatua dago: Volhynia (20.200 km2 eta 982.000 biztanle), Zhitomir (29.000 km2 eta 1.600.000 biztanle) eta Rovno (20.100 km2 eta 1.150.000 biztanle). v Historia. Eslaviarren mende egon zen Galitziako lurralde bihurtu aurretik. 1200. urtean printzerriko hiriburua zen eta Inozentzio IV.ak erreinua bihurtu zuen (1253). Tartariarren gerran Lituaniaren eta Poloniaren artean banatu zuten Volhynia. 1793-1795. urteetan Errusiak beretu zuen eta Poloniaren aurkako politika nazionalista bultzatu zuten bertan. Errusiako gerra zibilean zenbait gudu izan ziren lurralde honetan, eta Rigako hitzarmenaren ondorioz (1921) Errusiaren eta Poloniaren artean banatu zuten. 1945ean Errusiaren mendean geratu zen.