Vologda
Errusiako ipar-mendebaleko hiria eta ibai portua, izen bereko eskualdeko (145.700 km2 eta 1.340.000 biztanle) hiriburua, Vologda ibaiaren ertzean, Moskuko hiriaren ipar-ekialdean. 283.000 biztanle. Unibertsitatea. Errepide eta burdinbide gune garrantzitsua. Nekazaritza eremu oparoko merkataritza eta industria (zurgintza, larrugintza, ehungintza, papergintza, janari industria, burdinbide eta eraikuntza gaiak, ontziolak, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da XVI. mendeko katedrala. XII. mendean sortu zuten hiria eta tsarren agintaldietan bertara bidaltzen zituzten preso politikoak.