Volonté, Gianmaria
Italiar zinema antzezlea (Milan, 1933 - Florina, Grezia, 1994). Antzerkian luzaro jardun zuen. Taviani anaien Un uomo da bruciare (1962) izan zen antzeztu zuen lehen filma. Sergio Leonek zuzendutako spaghetti western-etan parte hartu zuen: Per un pugno di dollari (1964). Elio Petri eta Francesco Rosi italiar zinemagileekin arrakasta handiko hainbat film egin zituen: Indagine su un cittadino al di sopra di ogni sospetto (1970), La classe operaia va in paradiso (1971); Uomini contro (1970), Il caso Mattei (1972), Lucky Luciano (1973), Cristo si e fermato a Eboli (1979).