Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vojvodina

Serbiako lurralde autonomoa. 21.506 km2 eta 2.050.000 biztanle (serbiarrak, hungariarrak, kroaziarrak, eslovakiarrak eta montenegroarrak). Hiriburua, Novi Sad. Ordoki zabala da lurralde osoa: Sirmiako zati bat, Baranja, Backa eta Banatoko eskualdeak. Danubio, Drave eta Tisza dira lurraldea ureztatzen duten ibai garrantzitsuenak. Serbiako nekazaritza eremu nagusia (garoa, artoa eta bazka landareak). Kooperatiben bidez ustiatzen dira nekazaritza gai horiek. Industria gehiena Novi Sad, Elémir, Zrenjanin eta Subotikako hirietan dago bilduta.