Volponi, Paolo
Italiar idazlea (Urbino, 1924 - 1994). Idazle lana eta Iparraldeko industria handietako lana (Ivreako Olivetti, Turingo FIAT) tartekatu zituen urteetan. Lantegiotan gizarte zerbitzuez eta enpresako harremanez arduratu zen bereziki. 1983an Italiako Alderdi Komunistako senatari hautatu zuten. Bere lehenengo lanak poema bildumak izan ziren: Muskerra (1948), Apeninoetako ateak (1960). Bere obra narratiboa zabalagoa da eta hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarraldietako lantegi eta langile munduan dago girotua: Txostena (1962), Munduko makina (1974), etab. Bere ondoko lana ez da hain esperimentala eta oso harrera ona izan zuen kritikaren eta irakurleen aldetik: Planeta samurkorra (1978), Xabalina jaurtitzailea (1981), Erromarako bidea (1991).