Frantses ingeniaria eta industriagizona (Belleville-sur-Saône, 1880 - Ozenay, Saône-et-Loire, 1973). Gabriel anaiarekin batera, Frantziako aurreneko hegazkin egilea izan zen, industria mailan (1908). 1918. urteaz geroztik, automobilgintzan aritu zen.