VHF
(Very high frequency). Oso maiztasun handiko uhinak (300-30 Mhz bitartekoak) dituen uhin zerrenda. 1 eta 10 m bitarteko uhin luzerei dagokie. Telebista eta irrati seinaleak igortzeko erabiltzen dira, batez ere. VHF uhinak, luzera handiagoko uhinak ez bezala, ez dira ongi islatzen atmosferan; hori dela eta hurbileko komunikazioetarako erabiltzen dira.