Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vesubio

Italiako hegoaldeko sumendi piztua, Napoliko badian. 1.270 m. Bi kono ditu; kono nagusia 4 km diametroko kono zaharrak inguratua dago. Vesubioren 63-79. urte bitarteko piztualdiak Pompeia, Stabia eta Herculano hiriak suntsitu zituen. Izan duen azken piztualdiko eztandak (1944) 600 m-ko diametroko kratrerra ireki zuen. Vesubioren mazel emankorretan mahastiak landu dira.