Viardot-García, Pauline
Frantses mezzosopranoa eta musikagilea (Paris, 1821 - Paris, 1910). María Malibrán sopranoaren ahizpa zen. Piano ikasketak F. Lisztekin egin zituen, eta aitarekin, Manuel García-rekin, kantatzen eta Reicharekin konposizioa ikasi zituen. Bruselan (1837), Londresen (1839), eta Parisen (1839) egin zuen aurkezpena. Louis Viardot, Parisko Théâtre Italien-eko zuzendariarekin ezkondu zen. Europako hiri nagusietan kantatu zituen Gluck, Meyerbeer, Mozart eta Gounod-en operak. 1871-1875 urteetan kantu irakasle izan zen Parisko kontserbatorioan. El último brujo eta El desterrado polaco operetako musika idatzi zuen, besteak beste.
- VHF
- Vian, Boris
- Viana
- Vianako printzea
- Vianako printzerria
- Viardot-García, Pauline
- Viau, Théophile de
- vibrato
- Vic
- Vicario, Begoña
- Vicent, Manuel