Vestris, Gaetan
Frantses dantzaria, Italian jaioa (Florentzia, 1729 - Paris, 1808). Vienan eta Stuttgart-en bizi ondoren, 1740. urte inguruan Frantzian hartu zuen bizilekua. L. Duprérekin dantza ikasketak egin eta 1748. urtean egin zuen aurkezpena Parisko Operan. Akrobazia harrigarrienak egiteko gauza zen, baina nahiago izaten zituen dantza geldo arranditsuak. Mimo bikaina zen, eta bera izan zen mozorroa kentzen lehena, aurpegiaren adierazkortasunari balioa eman nahian. 1770-1776. urteetan Parisko Operako maisu eta ballet egilea izan zen, eta 1776-1781. urteetan hango lehen dantzaria.