Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vianako printzerria

Karlos III.ak Karlos bilobarentzat 1423. urtean sortu zuen printzerria, Viana, Biasteri, San Bizente, Bernedo, Agilar-Arranotegi, Uxanabilla, Lapoblacion, San Pedro, Kabredo, Marañon, Toro, Ferrera eta Buradongo herri eta gazteluak hartzen zituena. Nafarroako erreinuko ondorengoaren esku gelditu zen harrezkero.