Turner, Lana
Estatu Batuetako antzezlea (Wallace, Idaho, 1920 - Kalifornia, 1995). Oso gazterik hasi zen zineman lanean. Oso ederra zen eta egoki ari izan zen melodramak antzezten. George Cukor-en A Life of Her Own (1950), Vincent Minelli-ren The Bad and the Beautiful (1952, Gaiztoa eta ederra), Douglas Sirk-en Imitation of Life (1959, Bizitzaren irudikapena) eta, batez ere, Tay Garnett-en The Postman Always Rings Twice (1946, Postariak beti deitzen du bi aldiz) ditu film bikainenak.