Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

turnizido

izond. Zool. Gruiformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. 50 bat hegazti mota biltzen dira familia honetan. Neurriz txiki samarrak dira 11-19 cm luze, baina gorputzez sendo samarrak izaten dira. Hegoak laburrak eta biribilak dituzte; mokoa laburra; zangoak ere laburrak baina sendoak. Lumetako kolorea lekuan lekukora egokitzen dute, baina tonu arre, gris edo beltzekikoa dute gehienek. Intsektuak eta haziak jaten dituzte gehienbat. Papuasian eta Australian bizi dira batez ere; Europan mota bakarra da.