Turpin, Ben
Estatu Batuetako antzezlea (New Orleans, 1869 - Santa Monica, Kalifornia, 1940). 1915ean hasi zen zineman umorezko antzezle gisa. Essanay produkzio etxean lan egin zuen Charles Chaplin-ekin batera eta gero film labur asko egin zituen Mack Sennett-entzat. Betokerra zen eta gag-en bidez egindako umorea landu zuen, arrakasta handiko filmen parodiatan. Zinema ahostuna hasi zenean antzezteari utzi zion.