Turner, Kathleen
Estatubatuar antzezlea (Springfield, Missouri, 1954). Diplomatiko baten alaba. Arte dramatikoko ikasketak egin zituen Missouriko Unibertsitatean eta Londresen. Gero New Yorkera joan zen bizitzera, eta telebista iragarkietan eta telebista sailetan lan egiten hasi zen. 1981ean egin zuen debuta film batean, arrakasta handiz: Gorputz beroa. Antzezle onenaren Oscar sarietarako izendatu zuten Prizzitarren ohorea filmean egindako lanarengatik. Beste zenbait lan aipagarri: Txina Blueren pasioa (1984); Bihotz berdearen bila (1984); Peggy Sue ezkondu da (1986); Interferentziak (1988); Rosetarren gerra (1989); Amaren hilketak (1994); Moonlight & Valentino (1995).