turmalina
iz. Miner. Aluminioaren borosilikato konplexua. Bere osaeran fluorra du, eta batzuetan burdina, manganesoa eta magnesioa ere bai. Harri metamorfikoetan eta sumendi harrietan aurkitzen da. Zuntz egitura du. 3 eta 3,2 gr/cm3 tartekoa du pisu espezifikoa, eta gogortasuna 7 eta 7,5 bitartekoa Mohs-en eskalan. Argiaren absortzio hautakorraren bidez argi polarizatua sortzeko gai da. Argi polarizatu bat (arrunta) absorbitu egiten du, eta beste bat (berezitua) igorri egiten du. Hori dela eta, oso xafla mehetan ebakita polarimetroetan erabiltzen da. Turmalina pare bat analizatzaile eta polarizatzaile gisa erabil daitezke polarimetro batean, baina doitasuna txikia dute argi zuriaren trasmisioa galarazten duten kristalen kolore horiaren ondorioz. Disko oszilatzaileak eta presio balbulak egiteko eta azido borikoa lortzeko ere erabiltzen da.