Turner-en sindromea
Med. Ohikoa ez den sexu kromosomen eraketa desegokia. Sindromeak jotako pertsonek X kromosoma bakarra dute. Garaiera txikikoak dira, fenotipo femeninoa dute baina ez dute sexu heldutasuna iristen eta antzuak dira. Beste organo eta aparatu batzuetan ere eraketa okerrak agertu ohi zaizkie.