Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Turku

(Suedieraz, Abo). Finlandiako hegoaldeko hiria eta portua Turku-Pori herrialdeko (22.905 km2 eta 694.300 biztanle ditu herrialdeak) hiriburua, Aurajoki ibaiaren bokalean. 159.180 biztanle. Unibertsitatea. Arte Ederretako museoa. Nazioarteko aireportua. Aipagarriak dira: katedral erromanikoa eta XIII. mendeko gaztelua. Kulturagune eta industriagune (tabakogintza, ehungintza, siderurgia, zurgintza) garrantzitsua da. Finlandiako hirugarren hiri handiena da. Merkataritza eta bidaiari portu garrantzitsua. v Historia. XIII. mendean sortu zen hiria. Suediaren eta Errusiaren arteko gerran (1713-1721 eta 1742-1743) errusiarrek hartu zuten. Turkuko bakea sinatu zenean (1743), Suediak Errusiari eman zion Finlandiaren hego-ekialdea. Finlandia dukerri autonomo bihurtu zenean (1808), Turku Finlandiako hiriburu izendatu zuten eta hala izan zen 1812. urtea arte. 1827. urtean sute batek hiriaren parte handia suntsitu zuen.