Thomson, George Paget
Ingeles fisikaria (Cambridge, 1892 - Cambridge, 1975). Joseph John Thomson fisikariaren semea zen. Aberdeen-go unibertsitatean izadiaren filosofia irakasle izan zen 1922an. Elektroi izpiak aztertu zituen, eta beirazko gai batetik igarotzean barreiatu egiten zirela ikusi zuen. 1930. urte inguruan neutroia eta fusio nuklearra aztertu zituen. 1937an Fisika Nobel saria eman zioten elektroien difrakzio ahalmena frogatu zuelako.