Thompson, William
Irlandar ekonomialaria (Baronie East-Carbery, 1780 - Clounksen, Corkshire, 1833). Robert Owen ekonomialariaren ikasle izan zen eta gainbalioaren ideia zehaztu zuen: gainbalioak ekonomia arau berriak ezartzea ekartzen zuen, bestela kapitalistak, neurri batean, jabetuko baitziren langileek sortutako irabaziez. Beraz, Owenek deskribatzen zituen kooperatiba motak bultzatzearen alde agertu zen.