Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thompson, Francis Joseph

Ingeles poeta eta saiakeragilea (Preston, Lancashire, 1859 - St. John’s Woods, Londres, 1907). Medikuntza ikasketak hasi zituen baina azterketak gainditu ez zituenez Londresa joan zen, eta noraezean bizi izan zen aldi batez. 1888an Merry England aldizkari katolikoko argitaldariaren laguntza jaso zuen bere lan lirikoak kaleratzeko. 1893. urtean, erlijioan eta mistizismoan oinarrituriko The Hound of Heaven (Zeruko erbi-zakurra) poema bilduma idatzi eta kaleratu zuen, arrakasta handia izan zuena. Hurrengo urteetan idatzi zituen New Poems (1897, Poema berriak) poema bilduma eta Shelley saiakera (1909), Inazio Loiolakoaren bizitzari eta San Joan La Sallekoari buruzko biografiak.