Thomson, James
Eskoziar poeta, Bysshe Vanolis izenaz ezaguna (Port Glasgow, Renfrewshire, 1834 - Londres, 1882). Militarra izan zen 1862. urtea arte. Ondoren Londresen bizi izan zen. Bradlaugh lagunarekin batera pentsamolde askearen defenditzailea izan zen. National Reformer aldizkarian argitaratu zituen saiakera eta poesiak. Ezkortasuna eta irudimena dira haren literatura lanen ezaugarri nagusiak: The City of Dreadful Night (1880, Gau izugarriko hiria) eta Vane’s Story and Other Poems (1881, Vaneren historia eta beste zenbait poema).