Severini, Gino
Italiar pintorea (Cortona, 1883 - Paris, 1966). Boccioni eta Balla pintoreen bideei jarraiki zitzaien gaztaroan eta Cézanne izan zuen eredu ondoren. Parisen Modigliani eta Max Jacob pintoreekin harremanetan jarri zen eta 1911. urtean pintore futuristen lehen erakusketan parte hartu zuen. 1914. urtetik aurrera kubismoa landu zuen eta 1921. urtean Kubismotik klasizismora obra idatzi zuen. Handik gutxira erlijiozko pintura eta mosaikoak lantzen hasi zen. Europako eta Amerikako Gaur Egungo Arteko museo garrantzitsuenetan daude ikusgai artista horren pintura eta mosaikoak.