Schleiermacher, Friedrich Ernst
Alemaniar teologoa (Breslau, 1768 – Berlin, 1834). Teologia ikasketak egin zituen Hallen eta apaizturik Berlinen bizi izan zen 1796-1802 bitartean. Irakasle izan zen Halle-ko unibertsitatean (1804-1807). 1807. urtean Berlina itzuli zen, eta unibertsitatean teologia irakasle izan zen hil zen arte. Platonek, Spinozak, Jacobik eta Kantek eragin handia izan zuten Schleiermacheren filosofian. Arrazoi praktikoaren izatea eta arrazoi praktikoaren eta teorikoaren arteko desberdintasuna izan zituen abiapuntu, gizabanakoaren indibidualtasuna eta inguru historikoa kontuan hartuz. Schleiermacheren arabera ezagutza dialektikaren bitartez lortzen da. Erlijioari dagokionez sentimenduek eta norberaren bizikizunek erlijiotasunean duten garrantzia agertu zuen. Obrak: Der christliche Glaube (1821-1831, Kristau sinesmena), Über die Religion: Reden an die Gebilden unter ihren Verächtern (1799, Erlijioaren inguruan: gaitzesten dutenentzat hitzaldiak).