Schlegel, August Wilhelm von
Alemaniar idazlea eta pentsalaria (Hannover, 1767 - Bonn, 1845). Göttingen-go unibertsitatean filologoa eta estetika ikasketak egin zituen eta 1794. urtean, anaia Friedrich-ekin batera, Athenäum aldizkaria sortu zuen, erromantizismoa Alemanian ezagutarazteko eta bultzatzeko helburua zuen aldizkaria. Hurrengo urteetan Alemaniako hainbat unibertsitatetako irakasle izateaz gainera, Shakespeare, Calderón de la Barca eta italiar, portugaldar eta espainiar idazle handien obrak itzuli zituen alemanera. 1804. urtetik aurrera Europan barrena bidaiatu zen Madame de Staël frantses idazlearekin batera. Berlingo unibertsitateko literatura saileko irakasle izendatu zuten ondoren, eta sanskritoari eta indiar literaturari buruzko azterketak bideratu zituen. Obra nagusiak: Gedichte (1800, Olerkiak), Ion (1803), Über dramatische Kunst und Literatur (1808-1809, Dramagintza eta literaturgintzari buruz) eta Alemaniar poesia eta hizkuntzari buruzko historia (1818-1819).