Schlick, Moritz
Alemaniar filosofoa (Berlin, 1882 - Viena, 1936). Vienako unibertsitatean filosofia irakaslea eta Vienako taldeko kide garrantzitsuenetako bat izan zen. Ludwig Wittgenstein-en tesiak garatu zituen: positibismo logikoaren ezagutzen teoria nagusia azaldu zuen, eta horretarako enuntziatu enpirikoen (sintetikoak, a posteriori) eta zientziaren azalpen logikoen (analitikoak edo tautologikoak) arteko bereizkuntza argitu eta metafisikaren sasi-arazoak salatu zituen. Estetika eta etika alorrak ere landu zituen. Ikasle batek hil zuen. Obra nagusiak: Raum und Zeit in der gegenwärtigen Physik (1917, Espazioa eta denbora gure garaiko fisikan), Allgemeine Erkenntnislehre (1918, Ezagutzaren teoria orokorra), Fragen der Ethik (1930, Etika galderak). Nazi batek hil zuen.