Schillebeeckx, Edward
Holandar teologo domingotarra (Nimega, 1914). Lovainan egin zituen ikasketak, De Petter-en ikasle gisa, eta Parisen gero, D. Chenu teologo domingotarrarekin, besteak beste. 1957. urteaz geroztik Nimegako Unibertsitateko irakasle da, eta Albertinum izeneko domingotar etxean bizi da. Holandako katolizismoaren bultzatzaile nagusietako bat izan da, eta Kontzilioko teologoa. Rahner teologo jesuitarekin batera Concilium aldizkaria sortu zuen. Lanik aipagarrienak: Jesus. Bizidun baten historia; Kristo eta kristauak; Gizona, Jainkoaren irudi; Eliz ministerioa: kristau erkidegoaren erantzuleak; Teologo zoriontsua naiz.