scherzo
iz. Mus. Musika lan arina, gehienetan sonata, sinfonia eta kuartetoaren hirugarren mugimendua izaten dena. Beethovenek erabili zuen lehen aldiz minuet-aren ordez. Erritmo bizikoa eta 3/4ko konpasean idatzia izaten da. Barrokoaldian scherzoa ahotserako edo musika tresnetarako lan arina zen; erromantizismoan, berriz, musika lan bereizi bihurtu zen.