Schidlof, Peter
(Jaiotza izena, Hans Schidlof). Austriar musikagilea (Viena, 1922 - 1987).Lehenengo biolin eskolak errementari batek eman zizkion. Ondoren gurasoek, juduak izan arren, kristau eskola batera bidali zuten. 1938an Ingalaterrara ihes egin behar izan zuen, ordea, bere arrebarekin. St. Felix eskolan sartu zen eta bertako irakasle batek diru laguntza lortu zion Tiverton-eko Blundell eskolan ikasteko. Gerra hasi zenean, barnetegi batean sartu zen, atzerritar iheslari guztiak bezalaxe. Schidlof-en bizitza oso gogorra izan zen: egunez dentista izateko ikasten zuen eta musika gauez jotzen zuen. Gerra amaitu zenean, musikagile profesional gisa lanean hastea erabaki zuen. 1946an adiskide batek Arthur Honegger-en Duoa biolin eta biolontxelorako lanaren lehenengo audizioan haren ordez aritzeko eskatu zion. Musikagile haiekin Quatuor Brainin izeneko taldea sortu zuen eta 1947an jo zuen lehenengo aldiz. Gero izena aldatu zuten, Amadeus Quartet. Berehala Ingalaterrako laukoterik onenetakoa bihurtu zen. Mundu osoan eskaini zituzten emanaldiak. Schidlof eta Brainin-ek bakarka ere aritu ziren, biek jo zuten eta grabatu zuten Mozarten biolin eta alturako Sinfonia konzertantea. Berrogei urtean laukoteak etenaldi bat besterik ez zuen izan, 1960an.