Schepisi, Fred
Australiar zinema zuzendaria (Melbourne, 1939). Apaizgaitegian sartu zen hamahiru urterekin, baina handik bi urtera, apaiz egiteko asmoa bazterturik, publizitate enpresa batean hasi zen lanean. 1966. urte inguruan bere ekoiztetxea sortu zuen eta dokumentalak eta iragarki komertzialak egiten hasi zen. Lehen film luzea, The Devil's Playground (1976) probokatzailea, katolizismoarekin izan zuen esperientzian oinarritua zegoen. Hurrena The Chant of Jimmie Blacksmith (1978) egin zuen, probokatzailea horiere, Thomas Keneallyren eleberri batean oinarritua. Gero, Hollywoodera joan zen eta han Barbarrosa (1982), Icfman (1984), Roxanne (1988), eta Oihu bat ilunpetan (1988) egin zituen.