Schellinger, Karl-Heinz
Alemaniar futbolista (Duren, 1939). Zenbait taldetan jokatu zuen: Duren, Kolonia, Mantova, Roma, Milan. Koloniarekin 1962ko Liga irabazi zuen, eta Milanekin Italiako Kopa hiru aldiz (1967, 1972, 1973), Europako Errekopa bi aldiz (1967 eta 1973), Italiako Liga behin eta Europako Kopa behin (1968). 1960ko hamarraldiko defentsa onenetako bat izatera iritsi zen. Alemaniako selekzioarekin 48 partida jokatu zituen, eta munduko lau txapelketetan parte hartu zuen: 1958, 1962, 1966 eta 1970. urteetan. 1974ko munduko txapelketa jokatzera, ordea, ez zuten deitu. Urtebete geroago futbola utzi zuen.