Sánchez González, Samuel
Asturiar txirrindularia (Oviedo, 1978) Euskaltel-Euskadi taldekoa 2000. urteaz geroztik. Hemezortzi garaipen lortu ditu guztira. Horien artean aipagarrienak, Espainiako Itzuliko bost etapa eta 2008ko Olinpiar Jokoetako urrezko domina. Klasikoetan eta astebeteko lasterketetan nabarmentzen da batez ere.