Sánchez Reulet, Aníbal
Argentinar filosofoa (Azul, 1910 - 1997). Tucuman eta Kaliforniako unibertsitateetako irakasle izan zen. Francisco Romeroren eraginez, Edmund Husserl eta Nicolai Hartmannen pentsamenduak aztertu zituen, eta filosofiaren izaera problematikoaren alde egin zuen: Raíz y destino de la filosofía (1942, Filosofiaren sustraia eta patua). Sánchez Reuletek traszendentzia kontzeptuaren garrantzia azpimarratzen zuen, gizakiaren izatea ulertu ahal izateko.