Sánchez Portela, Alfonso
Espainiar argazkilaria (1902 - 1990). Madrilen ikasi zuen argazkilaritza, aitaren argazki estudioan; han ikasi zituen lanbide horren teknikak. Hamalau urte zituenerako El Heraldo aldizkariko lankide zen, eta ondoren, El Sol, El Imparcial eta La Voz aldizkarietan lan egin zuen. Berriemaile gisa 1922an iritsi zitzaion ospea, Marokoko gerra garaian, batez ere, Abd-el-Krim Rif-eko buruzagiaren erretratuari esker. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, debekatu egin zioten aldizkarietan lanean jarraitzea, baina erretratuak egiten jarraitu zuen. Ospetsuak izan ziren Caricaturas fotográficas (1949, Argazki karikaturak) eta El Madrid nocturno (1951, Gaueko Madril) erakusketak. 1989an Arte Ederretako Akademiako kide hautatu zuten.