sanbo
iz. 1930. urte inguruan, Sobietar Batasunean sobietar eskualde batzuetako borroketan oinarrituz, sortu zen borroka mota. 1964. urtean Nazioarteko Borroka Federazio Amateurraren barruan onartu zen. Judoaren eta borroka librearen antzekoa da; debekatua dago arerioa itotzea, ostikoz jotzea eta atzamarkak egitea.