Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roberto Ia Zaharra

Burgundiako dukea 1032-1076 urteetan, Frantziako Roberto II.a Errukitsuaren hirugarren semea (? - Fleury-sur-Ouche, 1076). Amak, Konstantzak, aginpidearen ondorengoa izan zedin nahi zuen baina lortu ez zuenez, aitaren aurka matxinarazi zuen semea (1028). Henrike I.ak Frantziako erregetza eskuratu zuenean bere anaia Robertoren esku utzi zuen Burgundiako dukerria.