Roberto Carlos
Brasildar abeslaria (Espirito Santo, 1943). 1958. urtean Carlos Imperial musikagile eta kazetariak ezagutu zuen eta haren laguntzarekin hasi zen Roberto Carlos abeslari gisa ospea irabazten. 1960ko hamarraldiko lehenengo urteetan pop brasildarreko abeslari gisa nabarmendu zen, telebistako saioetan egindako emanaldiei esker batez ere. Harrezkero mundu guztiko entzuleak erakarri ditu bere ahots leun, melankoliko eta erromantikoarekin. Horrela, gaur egun Brasilgo abeslari ospetsuenetakoa eta disko gehien saltzen dituenetakoa da, eta mundu guztira zabaldu da haren izena. The Beatles taldearen musikaren inguruan eta haren eraginez sorturiko "Goardia gaztea" musika mugimenduko abeslari nagusietako bat izan zen. Mugimendu hura desegin zenez gero Brasilgo pop tradizionalaren errege bihurtu da Roberto Carlos.