Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roberto

Flandesko hiru konderen izena. v Roberto I.a Frisiarra. Flandesko kondea 1071-1093 urteetan, Balduino V.a Errukiorraren semea (?, 1031 - Tothout-etik hurbil, 1093). Flandesko dukea zen bere iloba Arnaldo III.ari kendu zion konderria 1071n, eta burgesiaren babesle izan zen. v Roberto II.a Jerusalemgoa. Flandesko kondea 1093-1111 urteetan, Roberto I.aren semea (?, 1065 - Meaux-etik hurbil, 1111). Lehen gurutzadan parte hartu zuen Antiokiaren alde. v Roberto III.a Bethunekoa. Flandesko kondea 1305-1322 urteetan (?, 1246 - Ypres, 1322). Nevers-eko konde egin zuten 1272. urtean. Frantziako errege Filipe IV.aren kontra borrokatu zen. Haren iloba Luis Nevers-koa izan zuen ondorengoa.