Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roberto Guiscard

Apuliako kondea 1057-1059 urteetan (?, 1015 - Zefalonia, 1085). Musulmanen eta bizantziarren aurka borrokatu zen Italiako hegoaldean (1046). 1059. urtean Nicolas II.a Aita Santuak Apuliako, Kalabriako eta Siziliako duke izendatu zuen. Bari (1071) eta Salerno (1076) hartu zituen, baina azken hura Aita Santuaren lurraldea zenez Gragorio VII.ak eskumikatu zuen. Hala ere zigorra barkatu zion Henrike IV.a enperadorearen aurkako borrokan laguntzeagatik.