Roberto
Normandiako bi dukeren izena. v Roberto I.a Liberala, Bikaina edo Deabrua. Normandiako dukea 1027-1035 urteetan (?, 1010 - Nizea, 1035). Bere anaia Rikardoren lekua hartu zuen 1027. urtean eta elizako jaun handiei aurre egin behar izan zien, Rouen-go artzapezpikuari bereziki. Frantziako Henrike I.ari lagundu zion Frantziako Vexin normandiarren esku geratzearen truke. Palestinara erromes joan aurretik bere sasiko Gilen izendatu zuen ondorengo (Gilen Konkistatzailea). Palestinatik itzuleran hil zen. v Roberto II.a Courteheuse. Normandiako dukea 1087-1106 urteetan, Gilen I.a Konkistatzailearen semea (?, 1054 - Cardiff, 1134). Aitaren aurka matxinatu zen 1078. urtean. Lehenengo gurutzadan parte hartu zuen eta Henrike I.a anaiak, hura kanpoan zela, Ingalaterrako errege aulkian Gilen II.a Gorria jarri zuen (1100). Roberto itzuli zenean alferrik saiatu zen Henrike I.ari Ingalaterrako erregearen koroa kentzen. Henrike I.a Normandian lehorreratu zen eta Tinchebray-en Roberto garaitu ondoren espetxeratu egin zuen.