Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roberto

edo Ruperto Wittelsbach. Palatinatuko kondea 1394-1410 urteetan eta erromatarren erregea 1400-1410 urteetan (Amberg, 1352 - Landskron-eko gaztelua, Oppenheim-etik hurbil, 1410). Erromatarren errege izendatu zuten Wenceslao postutik kendu zutenean, eta Kolonian koroatu zuten 1401ean. Italiara joan zen, baina Gian Galeazzo Viscontik Brescian garaitu zuen eta Alemaniara itzuli behar izan zuen. Bohemiako errege zen Wenceslaori aurre egin behar izan zion eta ezin izan zuen inperioko autoritatea berrezarri.