Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roberto

Frantziako bi erregeren izena. v Roberto I.a. Frantziako erregea 922-923 urteetan (?, 865 - Soissons, 923). Anaia Eudes hil zenean Karlos III.a Sinplea ezagutu zuen (898). Karlos Sinplearen aurka zeuden jauntxoek Roberto izendatu zuten errege Reimsen (922), baina haren aurkako gudu batean hil zen. v Roberto II.a. (Errukitsua deitua). Frantziako erregea 996-1031 urteetan, Hugo Capet-en seme eta ondorengoa (Orleans, 970 - Melun, 1031). Eskumikatu egin zuten Italiako errege Berengerren alaba eta bere lehen emazte Rosala utzi eta Burgundiako Berta lehengusinarekin ezkontzeagatik. Berta utzi eta Proventzako Konstantzarekin ezkondu zen ondoren. Jaun feudalen aurka borrokatu zen eta Burgundiako dukerria eta Dreux eta Melungo konderriak Frantziaren mende jarri zituen.