Roberto Ia Courtenaykoa
Ekialdeko enperadore latinoa 1221-1228 urteetan (Morea-n hila, 1228). Petri II.a Courtenaykoaren semea eta ondorengoa zen. 1220an Frantziara joan zen eta urtebete geroago Konstantinoplan egin zuten enperadore. Konstantinoplako inguruko herrien aurkako erasoei aurre egin behar izan zien. Erromara egin zuen ihes eta itzulerako bidaia prestatzen ari zenean hil zen.