Ribeiro do Avia
Galiziako eskualdea, Ourenseko herrialdearen ipar-mendebalean. 300 km2 inguru. Hiriburua: Ribadavia. Hiri nagusiak: Carballinho eta Boborás. Avia ibaiak Armenteiro adarra jaso eta Minho ibaian husten den guneraino zabaltzen da eskualdea. Mendixka apalak dira nagusi. Nekazaritza, mahastiak batez ere (Ribeiro-ko ardoa).